Politikari tranpatia

Bagenekien polilika munduan itxurakeria zela nagusi. Eta egunero ezagutzen dugu beste adibide bat. David Cameronek, Britainia Handiko Alderdi Kontserbadoreko buruak, lantokira bizikletaz joatea erabaki zuen behin. Herritarrek ekologiaren aldeko keinu hura begi onez ikusiko zutela espero zuen, ia ziur. Kritika gogorrak jaso zituen, ordea. Bizikletaz joaten zenean, auto batek maleta eramaten ziolako. Bizikletan maleta eramateko lekurik ez zuela argudiatu zuen Cameronek, eta jakina, nabarmendu egin zuen bere alderdiak konpromiso handia zuela ekologiarekin.