'Poetak Maiatzean' jaialdia abian da Gasteizen
Poetak maiatzean jaialdiaren hamargarren edizioa martxan da Gasteizen maiatzaren 31ra bitarte. Hunkitu Arte elkarteak antolatzen du Elisa Ruedak sortu eta zuzendutako ekimena, Araban poesia hedatzeko eta poesiaren eta gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz.
"Maiatzeko kopa astindu eta poesiaren usain guztiak zabaltzen dira, bertsoak askatzen dira, zentzumenak zorrozten dira. Edan dezagun haren kopatik, dastatu dezagun muztio erreserbatua, dastatu dezagun Itsasoari Begirak ekarriko digun hondartza, Maresía (ihintza itsasoaren gainean) Kanarietako poetekin, 100 Poeten Topaketa, Emakume Poetak, eta hiriko eta lurraldeko hainbat kolektibok programatutako jarduera guztiekin. Poeta nazionalak eta nazioartekoak, ahots desberdinak, musika, antzerkia… poesiaren nonaiko akordeak petalo gisa irekitzen dira", azaldu du Ruedak.
Bertako poetak zein gonbidatuak, taldeak, elkarteak, poesiaren inguruko tailerrak, kantautoreak, musika-taldeak, aktoreak, musikariak edo dantzariak izango dira jaialdian. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Hector Alterio, Elvira Sastre, Miren Agur Meabe, Marwan, Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga, Luis Garcia Montero eta Juan Valderramak.
Egitarauak poesia errezitaldiak, musika, poesia lehiaketak, erakusketak, dantza, lantegiak eta abar barne hartzen ditu, adin guztietako jendearentzat. Ekitaldi-sorta webgunean dago kontsultagai

