'Poesialdia', Donostiako Poesiaren Astea martxan gaurtik aurrera!

'Poesialdia', Donostiako Poesiaren Astea martxan gaurtik aurrera! Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Martxoaren 19tik26ra bitarte ospatuko da. https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2018/03/19
Poesialdia Donostia Kulturak sortutako programa bat da Poesiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Martxoaren 19tik26ra bitarte ospatuko da.

Gune hauetan egingo dute ekitaldia: Aiete, Ernest Lluch eta Intxaurrondo kultur etxeak, Liburutegi Nagusia, Victoria Eugenia Club eta Kaxilda liburu-dendan. UPV/EHU ere atxiki zaio Poesiaren Aste honi, Pentsatu! Jaialdiaren eta Filosofia, Zientzia eta Balioen Masterraren bidez.

Hona hemen programazioa:

Martxoak 19: Poesía y trascendencia, Miguel d'Ors & José Mateos. Solasaldia eta irakurketa. Moderatzailea: Antonio Casado da Rocha.

Martxoak 20: MusiPoema, Juan Ramon Makuso & Jon Makuso.

Martxoak 20: Ciencia y poesía contemporánea, Carlos López Beltrán & Gustavo A. Schwartz. Solasaldia. Kaxilda liburu-denda. 18:30. Gaztelania.

Martxoak 20-Apirilak 7: Urmargoen hitzak, Imanol Larrinaga & Juan Ramon Makuso. Erakusketa.

Martxoak 21: Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa.

Martxoak 22: Olerkiaren Txokoa & Cuarteto Abreu. Poesia errezitaldia musikatuta. Intxaurrondo Kultur Etxeko Liburutegia. 18:30. Euskara.

Martxoak 22: Tximeletrak airera, Xabier Olaso

Martxoak 23: Presente y futuro de la poesía, Pablo García Casado & Irati Iturritza & Elena Medel & Raúl Vacas

Martxoak 24: Xomorropoemak eta Piztipoemak, Leire Bilbao & Maite Mutuberria.

Martxoak 26: Porto, Harkaitz Cano & Mursego, Harkaitz Cano & Mursego. Ikuskizuna.