'Poesia Orduak' zikloa Donostian datorren astean

'Poesia Orduak' zikloa Donostian datorren astean Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira astelehenen eta asteartean Victoria Eugenia Clubeko aretoan. Bi idazleek idatzitako poemak eta musika uztartuko dira bi saioetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poesia-orduak-zikloa-donostian-datorren-astean/@@download/image/My Post (13).jpg
2021/09/03

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira astelehenen eta asteartean Victoria Eugenia Clubeko aretoan. Bi idazleek idatzitako poemak eta musika uztartuko dira bi saioetan.
'Poesia Orduak' zikloa Donostian datorren astean

Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak irailean antolatu ohi duten 'Poesia Orduak' egitasmoaren bi saio izango dira datorren astean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Leire Bilbao arituko da astelehenean eta Nahia Zubeldia asteartean. Bi saioak 19:30ean izango dira. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak jaso beharko dira antzokiko leihatilan, emanaldien egun berean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Leire Bilbaok Etxeko urak liburuko hainbat poema errezitatuko ditu, Maite Larburu musikaria lagun duela. Amatasunaren gaia presente dago liburuan, baina ez dago amatasunaren ikuspegi idilikotik edo amatasunaren ukaziotik idatzia. Poemetan "pozak eta minak, samurtasuna eta ama izatearen pisua, disidente izateko nahia eta ordena soziala mantentzearen arduraduna izatearen kontzientzia, dena alde batera botatzeko gogoa eta norbere ama ulertzeko saiakera" ageri dira. 

Astearteko saioan Nahia Zubeldia ziburutarra arituko da Poema likidoak Elkanoren itsas-bidaian inspiratuta idatzitako poema bildumaren errezital musikatuan. Zubeldia bera eta Manu Matthys, LUMI taldea osatzen duen bikotea, arituko dira oholtzaren gainean.