Poesia lanak aurkeztu beharko dira XII. Karmele Igartua sorkuntza bekara
UNED-Bergarako Idazle Eskolak hogeigarren ikasturtea abiatu zuen urriaren 15ean, eta Aretxabaletako Udalaren laguntzaz antolatutako XII. Karmele Igartua Sorkuntza Beka ere aurkeztu du. Aurtengoan jorratu beharreko generoa poesia izango da.
Hamasei urtetik aurrerako edozein idazlek parte hartu dezake lehiaketan eta lan bakarra aurkeztu ahal izango da, originala eta argitaratu gabea. Gaia librea izango da, eta lan bakoitzak gutxienez 500 lerro eta gehienez 800 arteko luzera izango du.
Parte hartzeko epea azaroaren 30era arte dago zabalik, eta lanak postaz edo elektronikoki bidal daitezke. Irabazlearen berri abenduaren 31 baino lehen jakinaraziko da eta 2.500 euroko saria jasoko du. Bekaren inguruko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.
Idazle Eskolan ibilitako Karmele Igartua (1959-2010) idazlearen omenezko beka da hau eta antolatzaileek aurreratu dutenez, Igartuaren poesia osoa argitaratuko da Durangoko Azokan.

