Poesia idazten duzu? Hau da zure lehiaketa!

Poesia idazten duzu? Hau da zure lehiaketa! Abendura arte duzu DK poesia lehiaketan parte hartzeko, azkar ibili! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poesia-idazten-duzu-hau-da-zure-lehiaketa/@@download/image/0e0627e6-767e-4002-b834-7148ac326799.jpeg
2018/10/05
berria
Abendura arte duzu DK poesia lehiaketan parte hartzeko, azkar ibili!
Poesia idazten duzu? Hau da zure lehiaketa!

DK poesia lehiaketa bigarren urtez antolatuko dute Donostian. Balea Zuria argitaletxeak bultzatu du lehiaketa, Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz. Hala, bigarren edizio honetan lanak entregatu daitezke urte amaiera arte, hau da, abenduaren 31 arte. Baldintza nagusia? 35 urtetik beherakoa izatea.

Gainontzeko arauei dagokienez, luzera, gutxienez, 600 bertso-lerrokoa izan beharko da, eta gehienez, 1.000 lerrokoa. Gaia, errima eta neurria libreak dira. Deialdi honetara aurkez daitezke poesia bildumak, euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak eta aurretik inongo literatura lehiaketatan saririk eskuratu gabeak.

Lanak emailez aurkeztu beharko dira dkpoesialehiaketa@donostia.eus posta elektronikora, eta bi dokumentu bidali beharko dira: batetik, poesia bilduma PDF formatuan, izenburuarekin. Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria.

Saria 1.000 eurokoa izango da. Horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango diote irabazleari. Sari ekonomikoaz gain, Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du idazlana. Animatu!