Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte datorren astean

Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte datorren astean Musikaz lagundutako errezitaldi bana egingo dute Chillida Lekun eta Victoria Eugenia Club aretoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/poesia-eta-pentsamendua-jardunaldiak-egingo-dituzte-datorren-astean/@@download/image/PoesiaPentsamendua2022.jpg
2022/06/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Musikaz lagundutako errezitaldi bana egingo dute Chillida Lekun eta Victoria Eugenia Club aretoan.
Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dituzte datorren astean

Felipe Juaristik, Juan Ramon Makusok, Pello Otxotekok eta Aritz Gorrotxategik 2008an jarri zituzten martxan Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak. Aurtengoan ere antolatu dituzte eta bi hitzordu finkatu dituzte: ekainaren 13an, Chillida Lekun, eta ekainaren 14an, Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan.

Hitzaldi eta musikaz lagundutako poesia errezitaldia izango da Chillida Lekukoa. Jon Gerediaga, Luisa Etxenike eta Nuria Barriosek hartuko dute parte. Itsasne Fernandez eta Jon Makuso arduratuko dira musikaz. Arratsaldeko zazpietan hasiko da emanaldia.

Mikel Arruabarrena, Iosune de Goñi, Izaskun Igoa, Juan Carlos Mestre eta Itziar Ugarte elkartuko dira Victoria Eugeniako Club Aretoan. Jon Makuso izango da biolin-jotzailea. Errezitaldi hau ere arratsaldeko zazpietatik aurrera izango da. 

Sarrerak eskuratu behar dira bi emanaldietarako. Chillida Lekukoak hemen erosi behar dira. Donostiako gonbidapenak, berriz,  Victoria Eugeniako leihatilan eskatu eta jasoko dira errezitalaren egunean bertan, 17:00etatik aurrera.