Poesia eta musika, eskutik Gernikan

Hilaren 22tik 28ra egingo dute. Lehen egunean, astelehena 22, Amaia Jauregizarrek-argazkian, Mikel Zubeldia eta Pako Aristiren artean- 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko du. Lan horrekin, Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia Olerki Saria irabazi zuen Jauregizarrek, 2008ko abenduan.
Asteartean, hilak 23, 'Mikrofonoak busti' ekimenak nahi duenari mikrofono aurrean jartzeko eta nahi dituen poemak irakurtzeko aukera emango dio. Poesia Astean musikarako tartea ere izango da. Hilaren 26an, barikua, Txuma Murugarrenek abestuko du eta hilaren 27an, zapatua, Rafa Ruedak.