Podcasta, performancea, mahai-jokoa eta antzezlana izan dira Gazte Sortzaile deialdian hautautako proposamenak

Podcasta, performancea, mahai-jokoa eta antzezlana izan dira Gazte Sortzaile deialdian hautautako proposamenak Irabazleek sei hilabeteko epea izango dute beren sortze-lanak gauzatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/podcasta-performancea-mahai-jokoa-eta-antzezlana-izan-dira-gazte-sortzaile-deialdian-hautautako-proposamenak/@@download/image/gi_77016.jpg
2023/11/16
Irabazleek sei hilabeteko epea izango dute beren sortze-lanak gauzatzeko.
Podcasta, performancea, mahai-jokoa eta antzezlana izan dira Gazte Sortzaile deialdian hautautako proposamenak

Aitziber Jimenez de Aberasturiren egunerokotasunari buruzko Ogi beltza podcastaNefer Olaizolaren Enbor bereko ezpala performanceaMitxel Elortzaren Aneren abenturak mahai-jokoa eta  Marta Berganzoren Gure kutxa antzezlanak irabazi dute 2023ko Gazte Sortzaileak deialdia. Hala nahi izanez gero, aholkularitza profesionala izango dute gazteek, eta sei hilabeteko epean garatu beharko dituzte beren egitasmoak.

Saridunek 4.000 eurora arteko laguntza ekonomikoa jasoko dute, eta lanaren prozesu osoa euskaraz egin beharko dute. Halaber,  euskararen ahozko adierazpenak izan behar du proiektuaren muina, euskal kulturari ekarpena egite aldera.

16-35 urte bitarteko gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka deialdia da Gazte Sortzaileak. Gasteizko Udaleko Euskara eta Gazteria zerbitzuek antolatzen dute, Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuaren laguntzarekin.

Iazko irabazleen lanen aurkezpena
2022ko Gazte Sortzaileak deialdiaren irabazleetako batzuek aurkeztuko dituzte beren lanak laster. Irati Antiak azaroaren 22an inauguratuko du Azukre beltza erakusketa, Labe Gazte Laborategian. Sara Berasalucek eta Yone Estivarizek, berriz, abenduaren 16an aurkeztuko dute Mahai bueltan proiektua.