Plazer bat izan duk, Benito!

Plazer bat izan duk, Benito! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plazer-bat-izan-duk-benito/@@download/image/20121055979Plazer_Bat_Izan_Duk_Benito.jpg
2012/10/05
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Pako Aristi eta Mikel Markez
133.zenbakia
Ez da kontu berria Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markezen arteko harremanarena. Hirukoteak aspalditik zuen hilean behin batzeko joera, otordu bat elkarrekin egiteko aitzakiaz baliatuta. Egonaldiak luzatu egin ohi ziren, mahai inguruko berriketetan. Hala, Aristik eta Markezek Benitorekin konpartitutako gogoetekin, autokritikekin eta bestelako gaiekin liburu bat osatzea erabaki zuten, eta dirudienez, plazer bat izan zen haientzat; guretzat ere, ez da gutxiagorako izan.