Plazaola trena abian

1914an, Andoain eta Iruñea lotzen zituen Plazaola trena inauguratu zen. Meatze-trena zen Plazaola, baina bidaiariak ere hartzen zituen. 39 urte beranduago eten zuten zerbitzua, erabiltzaile gutxiegi zituelako.
Distantzia handiko lehenengo tren zerbitzuak XIX. mende erdialdean abiatu ziren Euskal Herrian: Irun-Madril (1846), Baiona-Bordele (1855), Tutera-Bilbo (1856) XIX. mende bukaeratik aurrera, distantzia txikiko beste tren zerbitzuak sortu ziren: Baiona-Donibane Garazi (1899), Donostia-Hendaia (1912), Irun-Elizondo (1916), Urolatarra (1920)
Esan bezala, Plazaola trena meatze-trena zen eta Lorditz eta Bizkotx mehategietako burnia garraiatzeko sortu zen. Hala ere, bidaiariak ere eraman zituen. Bide bakarreko bapore trena zen, garai horretako beste tren txiki asko bezala. 25 km orduko abiadura hartu ohi zuen eta hiru ordutan egin ohi zuen Iruñea-Andoain ibilbidea.
Lehen urteetan osasuntsu ibili zen zerbitzua, baina 1920an Lorditz eta Bizkotx meategiak itxi zituzten eta zerbitzuak krisialdia izan zuen. Espainiako Gerra baino lehen berriro ere zabaldu zituzten mehategiok. Ordurako, gainera, bestelako gaiak garraiatu zituen trenak, animaliak eta elikagaiak kasu. Kontrabandista bat baino gehiagoren garraiobidea ere izan zen Plazaola.
Errepideko garraio zerbitzuekin lehian
Urteak joan, urteak etorri, trenaren erabilerakbehera egin zuen: mehategiak itxi zituzten; bidaiari gutxiagok erabiltzen zuten, errepideetako garraio zerbitzuak hobetu egin zirelako
Gauzak horrela, 50eko hamarkada hasieran zerbitzuak hondoa jo zuen. Gipuzkoako Meategi Konpainiak trenaren jabeak zerbitzua biziberritzeko ahalegina egin zuen, modernizazio plana aurkeztuz: bidea konpondu, trenak berritu, diesel motorea jarri Baina plana ez zuten sekula gauzatu, 1953ko uholdeek oso egoera kaskarrean utzi baizuten ibilbidea. Ondorioz, zerbitzua bertan behera geratu zen.
Beste hainbeste gertatu zen, XX. mende erdialdean, distantzia txikiko beste zerbitzuekin: Irun-Elizondo (1956) eta Iruñea-Zangoza (1956), besteak beste. Trenok ezin izan zieten aurre egin errepideko garraiobideei.