#Plazandre topaketa!

#Plazandre topaketa! Urriak 31, 18:00etan, Bilbon. Animatu eta eman izena! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plazandre-topaketa/@@download/image/Plazandre-web.jpg
2018/10/17
berria
Urriak 31, 18:00etan, Bilbon. Animatu eta eman izena!
#Plazandre topaketa!

Emakumeek plaza publikoan duten rolaz gehiago ezagutu nahi baduzu, ezin duzu galdu #Plazandre topaketa. Zita urriak 31n duzu, Bilbon. Bertan, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Emakunderen laguntzarekin #Plazandre ekitaldia burutuko dute.

Patriarkatuak emakumeak eremu pribatuan mantendu izan ditu historikoki. Zentzu honetan, emakumeek espazio publikoa hartu izan dutenean edota jendaurreko jarduna burutu dutenean, balioespena lortu behar izan dute egitura horren aurka joan ahal izateko. Hori dela eta, oraindik ere, gizonezkoak dira espazio publikoetako epizentroa. Plazagizonak alegia. Errealitate honi erreparatzeko eta emakumeek espazio publikoan dituzten parte hartzeko esperientziak biltzeko helburua du topaketak.

Esperientziak irakurtzen!

Ekitaldi honen bitartez emakumeek bizitako esperientziak eta, topatutako arazo eta oztopoak identifikatu nahi dituzte. Nola? Giza Liburutegien metodologiaren bitartez.

Giza Liburutegiak pertsonen istorioak ‘irakurtzeko’ eta ezagutzeko espazioak dira. Horrela, normalean elkarrizketa bat izango ez zenuen pertsonekin hitz egiteko aukera bat eskaintzen da. Hainbat profiletako 11 emakumek (bertsolariak, abeslariak, idazleak, kazetariak…) euren bizipenak kontatuko dituzte espazio intimo batean eta entzuleek protagonistei aditu, galdetu eta iritzia emateko aukera izango dute.

#Plazandre

  • Noiz: Urriak 31, 18:00etan.

  • Non: Bilbon, Bizkaia aretoko Oteiza espazioan (Abandoibarra Etorb,3)

Egitaraua

  • 18:00 Ekitaldiaren ongi etorria eta aurkezpena.

  • 18:15 Gonbidatuekin solasaldia (Giza Liburutegiak).

  • 19:15 Atsedena.

  • 19:25 Ondorioei buruzko eztabaida

Ekitaldian parte hartzeko gogoa baduzu eta gai honekiko gogoetak gurekin elkarbanatzeko interesa baduzu ez galdu aukera! FORMULARIO hau bete behar duzu izena emateko. Mugi zaitez, plazak mugatuak dira eta!

Gogoratu! EGK-ko ekitaldiak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. EGKren ekintzetara joateko garraio publikoko gastuak beti ordaintzen dira.

Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez haiekin kontaktuan! berdintasuna@egk.org helbidera idatziz edo  944436143 telefono zenbakira deituz.