PlayStation 5: zer dakigu?

Sony etxe japoniarraren bosgarren kontsola izango dena -berdiseinuak eta beste tarteko bertsioak salbu- " Ez da 2019an kaleratuko". Hori da behintzat Cernyk baieztatu duen lehen gauza. Baina horrez gain, hauek dira gaur arte behintzat kontsola berri honi buruz ezagutzen ditugunak:
HISTORIA APUR BAT
PlayStation, Sony Interactive Entertainment japoniar konpainiaren 32 bitetako kontsola bat da. 1994ko abenduaren 3an lehen aldiz Japonian merkaturatu zena. Bai salmenta kopuruengatik baita zaletuen oniritziari dagokionez, mundu mailako kontsola arrakastatsuena kontsideratzen da.
Denboraren poderioz, bere bertsio berri eta hobetuak merkaturatuz joan dira: PlayStation, PlayStation 2, PlayStation 3, PlayStation 4, PocketStation, PlayStation Portable eta PlayStation Vita.
PREZIOA
Pelham Smithers Associates enpresako kideen esanetan 499 dolarreko kostua izan dezakeela azaldu dute.
IZENA
Izen ofizialik ezean, logikoena -baina ez oso berritzailea-, PlayStation 5 izango litzateke.
NOIZ
Zalantza ugari eta hainbat alor argitzeke dauden arren, analista ugarik, 2020 urtean kaleratuko dela diote.
XEHETASUN TEKNIKOAK
- 8K grafikoentzako euskarria eta raytracing teknologia.
- Txartel grafiko pertsonalizatua eta AMD Ryzen CPU-a
- PS4ko jokoekin bateragarria izango da, hau da PlayStation 4 kontsolaren jokoak bertan erabiltzeko aukera.
- PS VR errealitate birtualeko betaurrekoak ere erabiltzeko aukera egongo da.
- Euskarri fisikoak ere bateragarriak izango dira (ez bakarrik digitalak)
- Soinuaren alorrean sekulako hobekuntzak izango ditu
- SSD disko gogorra