“PLAYSTATION” ***

“PLAYSTATION” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/playstation/@@download/image/dread_astaire_playstation.jpg
2010/02/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Dread Astaire
104.zenbakia
“PLAYSTATION” ***
Greziako taldeak noise, punk eta rock&roll doinuak uztartu ditu bere hirugarren diskoan. Musika mota honetan ohikoa den soinu gordina erabiltzen dute, baxu eta bateria oinarri sendoekin. Ahotsa zikin agertzen da gehienetan, gitarrak, berriz, soinu ezberdina darabil abesti bakoitzean, akustikotik distortsio gogorreneraino. Salonikako binilo denda bateko jabeak gomendatu zidan, Fugazirekin eta Sonic Youthekin alderatuz.  Aurreko horiek gustuko izanez gero, erraz entzun daitekeen diskoa da eta, bide batez, gainera, ingurune haietan bouzoukiaz eta sirtakiaz gain zerbait gehiago ere badagoela ohartarazten digu.