Player Piano *****

Amerikako Estatu Batuetatik dator berrargitalpen dotore hau. Futurisk 80ko hamarkadan eratu zen Floridan, eta Jeremy Kolosine ingelesak gidatu zuen 19 urte zituela, Roxy Music-en abangoardiaren eta The Clash-en militantziaren pean. Gitarrarik gabe, sintetizadore, baxu eta bateriarekin josiriko doinuak jorratzen zituen eta bi EP bakarrik plazaratu. Punk elektronikoaren esparru izoztuan kokatzen den bilduma hau bikaina da, eta Kolosinek berak berrargitalpenean jasotako elkarrizketan dioenez, eraginak honakoak dira: Eno, Fripp, Bowie, eta Ferry dira. Adi harribitxi hau kaleratu duen Minimal Wave zigiluarekin.