PLay It Strange *****

In The Red zigilu estatubatuarraren markarekin dator lan hau, baina ez du art-garage-noise lanen oihartzunik zabaltzen. Izan ere, San Francisco hiriko taldeak 60ko hamarkadan iltzaturiko pop eta folk kutsuko rock abestiak egiten ditu. Beraz, hemen melodiak nagusitzen dira. Horrez gain, garage-rock doinu punk zaleak ere antzematen dira. Lantzean behin teklatuek eragindako zurrunbilo uneak ere entzuten dira, baina batez ere gitarra melodiak, ahots armonia bitxiak eta giro psikodelikoak dira nagusi. Hala ere, Fresh & Onlys ez da revival taldea; banda garaikidea baizik.