Plateruena desegin da

Plateruena desegin da Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba desegitea erabaki da bazkideek egindako batzar nagusian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plateruena-desegin-da/@@download/image/plateruena-kafe-antzokia-1510768448.-1x1780.jpg
2020/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Plateruena Kafe Antzokia Kooperatiba desegitea erabaki da bazkideek egindako batzar nagusian.
Plateruena desegin da

Zuzendaritza batzordeak argi esan du zergatia: Erabaki hau egoera ekonomikoak behartua izan da. Azken urteetan Plateruenak izan dituen zailtasunei COVID-19ak ostalaritzari eta kultur arloari eragin dizkien baldintzak gehitu zaizkie, eta horrek ezinezko egin du orain arteko kudeaketa ereduaren bideragarritasunari eustea eta eraikinaren ustiapen-epea luzatzeko aukera, azaldu dute zuzendaritzako kideek.

Aurreratu dutenez, kooperatiba deseginda eta eraikinaren ustiapena etenda, Durangoko Udalaren esku geratuko dira, bai azpiegiturak bai etorkizuneko erabilera.

Kultur ekitaldiek jarraituko dute abenduaren 31ra arte
Prozesuak dirauen bitartean, kultur ekimenekin aurrera jarraitzea aurreikusten dute udazkenean. Udan egin duten moduan. Hori bai, Plateruenako ostalaritza zerbitzuak itxita egongo dira. Plateruena ikuskizunak daudenean bakarrik zabalduko da. Abenduaren 31n amaiera emango dio lan taldeak amaiera orain arteko ibilbideari.

Badoa honela urte luzetan euskal kulturaren arnasgune izan den Plateruena. Espero dezagun zerrauts hauetatik zerbait berria jaiotzea etorkizunean!