Platerak garbi!

Platerak garbi! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Platerak garbi!
Sekula bururatu al zaizu ezezagun baten janari soberakinak jatea? Hara ba, Europa ekialdean geroz eta gehiago dira janaria galtzea ekiditeko lanean diharduten enpresak: Piqniq Hungarian, Shareyourmeal Herbehereetan edota Cookisto Grezian, kasu. Janari gehiegi sukaldatu duenak sobratutako janariari argazkiak ateratzen dizkio eta tokian tokiko atarietan zintzilikatu ostean, interesatuek telefonoz deitzen dute janaria nola eskuratu jakiteko. Oraingoz, zerbitzua doakoa da.