Plater eta ontzi jangarriak

Plater eta ontzi jangarriak Enpresa ugari dabiltza ontziteria jangarri, biodegradagarri eta gozoak sortzeko lanean. Orain kontsumitzaileoi dagokigu txipa aldatzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plater-eta-ontzi-jangarriak/@@download/image/platos-envases-comestibles-biodegradables-contaminacion-plasticos.jpg
2019/11/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Enpresa ugari dabiltza ontziteria jangarri, biodegradagarri eta gozoak sortzeko lanean. Orain kontsumitzaileoi dagokigu txipa aldatzea.
Plater eta ontzi jangarriak

Argi dago dugun arazo larrienetakoa dela plastiko gehiegikeria. Zehazki 8 milioi tona plastikok ozeanoetan bukatzen dute, eta horietako askok gure sabeletan mikroplastiko moduan.

Harrigarria da gure zaborrak eduki duen irismena industrializazio garaitik. Egun gure inguruak kutsatzea ekintza ohikoa da eta konturatu gabe egiten dugu gainera, horregatik zaila da ikuspegiz aldatzea. Batzuk diote plastikoa gizakiak asmatu duen asmakizunik txarrena dela, eta ez da gutxiagorako: petrolio eta ikatza behar ditu sortzeko, elikagaietara polimero partikulak igortzen ditu eta ez da berriz erabiltzen den produktu bat, erabili ondoren bota egiten baitugu.

Haatik, badira berri onak ere. Plastikoak sortutako kutsadura honi aurre egiteko eta gauzak aladatzeko badira zenbait irtenbide miresgarri. Kasu honetan ontzi eta plater jangarriak dira, honela, plastikoa zaborretara botatzearen arazoari irtenbidea emanez.

Produktu hauek %100 biodegradagarriak dira eta gozo gozoak daude. Kontsumo jasangarriaren etorkizuna bilakatu daitezke. Plater jangarri hauek zuntz dosi bikaina dira gorputzarentzat, koilarak snack osasuntsua eta ontzi biodegradagarriak uretan disolbatzen dira, ingurugiroa kaltetu gabe. Asmakizun ekologikoen zerrenda haziz doa. Orain asmakizun hauek guztion eskura jartzea da eman beharreko hurrengo pausua. Zer iruditzen zaizu?