Plastikozko poltsen asmatzaileak ingurugiroa salbatu nahi zuen

Nork esango zuen plastikozko poltsak ingurugiroa salbatzeko asmatu zirela? Sten Gustaf Thulin ingeniari suediarrak, paperaren erabilera masiboak eragiten zuen deforestazio ikaragarriarekin kezkaturik, bizitza osorako iraun behar zuten poltsa indartsu eta merkeak asmatu zituen; plastikozkoak. Bere hasierako ideia beraz, plastikozko poltsa horiek behin eta berriro berrerabiltzea zen, papera ordezkatuz eta ingurugiroa babestuz. Baina bere asmakizunari kontrako zentzua eman zioten.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren asmatu zuen Thulinek plastikozko poltsa, 50eko hamarkadan; harekin, garai horretan ekoizten ziren milioika paper poltsak ordezkatu eta xahutzea etetea bilatzen zuen. Hain zuzen, egun telazko poltsekin bilatzen den gauza bera; erabilera bakarreko poltsak desagerraraztea.
Hala, Thulinek plastikozko poltsak asmatu zituen; bere hasierako ideia poltsa horiek berrerabiltzea zen, eta horregatik sortu zuen ehunka urtez iraun zezakeen materiala. "Nire aitari oso arraroa suertatuko zitzaion bere plastikozko poltsak soilik behin erabili eta ondoren zakarretara botatzea; beti eramaten zuen plastikozko poltsa bat poltsikoan", Hitzok Thulinen seme Raoulek adierazi ditu duela gutxi BBC katerako. Hain zuzen, haren semeak aitortu duenez, asmatzailearen amesgaiztorik okerrena errealitate bihurtu da; ingurugiroari laguntzeko sortutako asmakizunak gure mendeko arazo ekologiko larriena eragin du. Arazoa baina, ez da plastikozko poltsen asmakizuna, ondoren kapitalismoak eman dion erabilera basatia eta desegokia. Telazko poltsekin berdina gertatuko ote?
Gustaf Thulin bere asmakizunarekin.