Plastikozko jakiak

Herrialdeko tradizio gastronomikoa dokumentatu asmoz, plastikozko jakien museo ugari zabaldu dituzte Txinan azkenaldian. Historiako oturuntza ezagunenak irudikatu dituzte, besteak beste, Qing dinastiaren Man-Han banketea eta Hangzhou hiriko jakiak, baina badira ohiko plateren irudikapenak ere. Bertaratzen diren bisitariek, zoritxarrez, kolorezko plastikoz osaturiko plater desiragarriak begiradarekin gozatu ahal izango dituzte soilik.