Plastikozko botilekin eta kotoi birziklatuarekin egindako Converse zapatilak

Plastikozko botilekin eta kotoi birziklatuarekin egindako Converse zapatilak All Star markaren zapatila ezagunenak orain ekologikoagoak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikozko-botilekin-eta-kotoi-birziklatuarekin-egindako-converse-zapatilak/@@download/image/Converse-reciclados-1024x538.jpg
2019/08/14

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

All Star markaren zapatila ezagunenak orain ekologikoagoak izango dira.
Plastikozko botilekin eta kotoi birziklatuarekin egindako Converse zapatilak

Hala ez badirudi ere All Star-en Converse zapatilak 100 urtetik gora dituzte eta zapatilaren diseinua bere horretan mantendu da urte guzti hauetan zehar. Modelo hau saskibaloi jokalarientzat pentsatuta sortu zen, baina horrenbeste arrakasta lortu zuenez hamarkada luzeetan zehar moda ikono bilakatu da gaur eguneraino iritsiz.

Orain, Converse Renew Canvas diseinuak material birziklatuak erabiltzen ditu zapatila ekologikoak sortzeko. Horretarako konpainiak plastikozko botilak birziklatzen ditu, ondoren horiek euren diseinu klasikoan bilakatzeko.

Botilak xehatu, urtu eta biribildu egiten dira hari bat bihurtzeraino. Ondoren, material birziklatuarekin sortutako haria zapatilaren telazko zati bilakatzen da. Horretaz gain, zolarentzat erabiltzen den kotoi eta plastikoa ere birziklatutako materialetatik eratorritakoa da, oinetako %100 ekologikoak sortuz. Converse konpainiak frogatu du moda modan joan zaitezkeela ingurugiroari inolako kalterik egin gabe.