Plastikozko barazkiak

16 milioi hektareatik gora erabiltzen dituzte Brasilen landare transgenikoak ekoizteko: munduko produkzioaren %12 han ekoizten dute. 2007ko datuak dira, oraintsu argitaratuak. 16 milioi hektarea horietatik 14tan soja landatzen dute, 1,5ean artoa, eta gainontzekoetan bestelako produktuak. Bizimodua erabat transgeniko bihurtuko zaigu?