Plastikorik ez jostailuetan

Plastikorik ez jostailuetan Hasbro markak plastikoa eliminatuko du jostailu eta bideo-jokoetan 2022. urterako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikorik-ez-jostailuetan/@@download/image/05d52c47-5497-4bf8-a7b8-92c112f727b1-large16x9_WHIPHASBROPACKAGING7PM_frame_473.png
2019/08/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hasbro markak plastikoa eliminatuko du jostailu eta bideo-jokoetan 2022. urterako.
Plastikorik ez jostailuetan

Geroz eta indar gehiago hartzen dabil plastikoaren aurkako gudak, eta oraingoan, haurren jostailuei begira jarri da merkatua. Hain zuzen, jostailu eta bideo-jokoen industriak erabilera bakarreko plastiko pila izan ohi du; egoera aldatzeko asmoz, Hasbro marka estatubatuarrak 2022. urterako plastikoa kentzeko erabakia hartu du.

Jostailu ezagunak ekoizten ditu Hasbrok, hala nola, Mr. Potato, My Little Pony, Star Wars, Disney printzesak, Play-Doh, Baby Alive panpinak, Power Rangers, Marvel unibertsoa, Transformers eta Monopoly.

Erabilera bakarreko plastikoak ezabatzeaz gain, jostailu enpresa honek birziklatze kanpaina bat jarriko du martxan Europako hainbat herrialdetan, jostailuen birziklapena bultzatzeko. Hala, zaborretara botatako jostailuei bigarren bizitza emango diete, parketako banku edota bestelako jolas elementuetan bilakatuz.