Plastikoa lehengai bilakatzen duen bakterio bat garatu dute

Plastikoa lehengai bilakatzen duen bakterio bat garatu dute Zer egin plastiko hondakinekin eta nola ekoitzi material jasangarriak? Bi arazo hauentzat irtenbide bat topatu dute eta armiarmetan inspiratu dira horretarako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikoa-lehengai-bilakatzen-duen-bakterio-bat-garatu-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2024-02-14 a las 8.53.36.png
2024/02/15
Zer egin plastiko hondakinekin eta nola ekoitzi material jasangarriak? Bi arazo hauentzat irtenbide bat topatu dute eta armiarmetan inspiratu dira horretarako.
Plastikoa lehengai bilakatzen duen bakterio bat garatu dute

Zabortegian, plastiko botila batek milaka urte behar ditu deskonposatzeko. Prozesu berri bati esker, ordea, polietilenoa egunetan degradatu daiteke. Bakterio batek hondakin hauek jan ditzake eta, ondoren, biodegradagarria den material bilakatu. Hau sortzeko armiarmen amaraunean inspiratu dira.

Rensselaer Institutuko ikertzaileek garatu dute sistema hau eta bi arazo batera konpontzen ditu: plastiko hondakinak pilatzea ekiditen du eta material jasangarriagoak ekoizteko bidea irekitzen du.

Izan ere, polietileno plastikoa erabilera bakarreko elikagaien ontzi bezala erabiltzen da eta ohikoa da zabortegietan amaitzea. Zati txikietan degradatzen dira eta, azkenik, gure garagardoan edo ama-esnean amaitzen dute, baita beste hainbat leku eta elikagaietan ere. Gainera, erregai fosilen bitartez plastiko berria ekoizteak sekulako karbono lorratza du eta hondakinen kopurua gehitzen du.

Sistema hau iraultzeko, zientzialariek naturalki polietineoa kontsumitzen duten bakterioak erabili dituzte. Ondoren, mikrobio hauek genetikoki eraldatu dituzte zetaren antzeko materiala ekoiztu ahal izateko. “Erabiltzen ari garen prozesua garagardoa egiterakoan erabiltzen denaren oso antzekoa da”, esan du Helen Zha-k, proiektuko ikerlarietako batek. “Funtsez fermentazioa da”.

Mikrobioa azukrearekin elikatu ordez, —garagardogile batek egingo lukeen bezala—, ikertzaileek plastiko hondakinak ematen dizkiote. Bakterioek plastikoa jaten dutenean, honek duen karbonoa erabiltzen dute material berria ekoizteko.

Zeta naturala zenbait oihaletan jada erabiltzen da eta azala zaintzeko produktu batzuetan ere bai. Material kirurgikoa ekoizteko ere material erabilia da. Alta, ekoizpen prozesu tradizionala ez da jasangarria, lur, ur eta ongarria asko behar ditu zetaren zizareentzat elikagaiak landatzeko.

Gainera, zizareak hazteak denboraren kostua ere badu. Armiarmak ere ez dira erabiltzen zeta ekoizteko, prozesua are eta ez eraginkorragoa litzatekeelako. Zeta plastikotik abiatuta sortuko balitz errazago litzateke berau ekoitzi eta modu masiboagoan erabiltzea. Ondoren bere birziklapena ere askoz errazagoa litzateke.

“Nahi baduzu jan zenezakeen proteina da”, adierazi du Zha-k. Zabortegi batean edo naturan amaituko balu, deskonposatu egingo litzateke “biodegradagarriak” diren beste plastiko batzuk ez bezala. Degradatzen denbora gehiago behar izaten dute eta ez badira konpostaje industrial batean prozesatzen ez dira desegiten.

Oraindik bakterio honek ikerketa gehiago beharko badira ere, ikertzaile taldea itxaropentsu dago eta etorkizun hurbilean merkaturatzeko bideragarria izatea espero dute.