Plastikoa gure bizitzetatik kentzeko zenbait ideia

Plastikoa gure bizitzetatik kentzeko zenbait ideia Uztaila plastikorik gabeko hilabetea da. Honen helburua, plastikoaren erabilera gehiegizkoaz kontzientziatzea eta pixkanaka berau gutxiago erabiltzeko pausoak ematea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikoa-gure-bizitzetatik-kentzeko-zenbait-ideia/@@download/image/940×480-ES-8-1280x720.jpg
2021/07/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Uztaila plastikorik gabeko hilabetea da. Honen helburua, plastikoaren erabilera gehiegizkoaz kontzientziatzea eta pixkanaka berau gutxiago erabiltzeko pausoak ematea da.
Plastikoa gure bizitzetatik kentzeko zenbait ideia

Plastikoa orain dela 150 urte inguru asmatu zen, material arin, gogor eta merke bezela. Berari eske bihotzak taupaka eta hegazkinak hegan ikusi baditugu ere, buru hauste ugari ekarri dizkigu. 

Erabiltzen den plastikoaren %40 baino gehiago behin bakarrik erabili eta bota egiten da. Egun plastikoa, batez ere, ontzietan eta enbalatzerakoan erabiltzen da. Plastikozko poltsa baten bizitza erabilgarria, batez beste ordu laurdenekoa da.

Inork ez daki zenbat plastikok amaitzen duten itsasoan. 2015ean, Georgia Unibertsitateko Ingeniaritza irakaslea den Jenna Jambeck-en kalkuluak aho-zabalik utzi zuen mundua: 4,8 eta 12,7 milioi tona urtean, itsasertzeko plastikoak bakarrik kontatuta. Pena datu honek ez duela ezer askotarako balio izan, ezta?

Munduan plastikoaren erdia baino gutxiago birziklatzen da, Estatu Batuetan %10 baino gutxiago. Eta horri, gehitzen badiogu plastikoak biodegradatzen 450 urte behar dituela edo ez dela inoz biodegradatzen, arazoa larria da!

Gainera, plastikoaren historian, ekoiztu den plastikoaren erdia azken 18 urteetan ekoiztu da! Horregatik, birziklatzea garrantzitsua bada ere, ez da irtenbide behin betikoa. Birziklatu aurretik, ahalik eta hondakinik gutxien sortzen saiatzea da bidea.

Hori dela eta, plastikoa gure egunerokotasunean murriztea ez dela ezinezkoa erakutsi nahi dizugu. Hona hemen aholku batzuk hondakinak gutxiago sortzeko eta plastikoaren erabilera ahalik eta gehien murrizteko. Sakatu irudietan gomendatzen ditugun produktuen xehetasun gehiago ikusteko!

HASI PLASTIKORIK GABEKO HIGIENE PRODUKTUEKIN
1. Agur kimikoei! Pasatu desodorante solido naturaletara! 
Desodorante solidoak hondakin gutxiago sortzen dute, ez baitaude plastikoan bilduak. Honela, zure azala zaintzeaz gain ez duzu zaborrik sortuko. Hona hemen gure gomendioak, nahiz eta sarean zein gure inguruko saltokietan geroz eta aukera gehiago daude. 

2. Xanpua ere solidoa eta naturala
Bai bai, ondo entzun duzu, solidoa eta naturala. Askok dudak izaten dituzte likidoak bezain ondo garbitzen ote duen. Noski! Hobeto ere bai ziur! Gainera, erabilera ezin errazagoa da: xanpu pastilla hartu ilea bustita duzunean, igurtzi berarekin aparra atera arte, ondoren, xanpu likidoarekin egingo zenukeen bezala masajetxoa eman eta kito! Gure gomendioa Santulana-rena berriz ere. Ezin distiratsuago uzten du eta ilea! Aipatu, gorputzerako eta eskuetarako ere, xaboi solido naturalak ere badaudela, noski! 

Gainera, zure xanpu edo gorputzeko xaboiak ahalik eta gehien iraun diezazun, Ecovanstore-en metalezko kutxatxoak eskuratu ditzakezu, urarekin busti ez daitezen erabili ondoren. Laukizuzen forman edota biribilean! 

3. Belarriak garbitzeko kotoi-zotzetan ere bada aukerarik
Hasi gaitezen esaten, berez, ez dugula kotoi-zotzen beharrik. Baina tira, erabili nahi badituzu banbuz egindako hauek ez dute plastiko hondakinik sortuko. 

Edota oriculo bezala ezagutzen den tramankuluarekin ez duzu gehiago sekula kotoi-zotzik erabili beharrik izango, aparatu hau behin eta berriz erabili baitaiteke garbitu ondoren! Ingurumenari laguntzeaz gain aurreztu egingo duzu modu honetara.

4. Hortzetako eskuila ekologikoak
Banbuzko hortzetako eskuilak gure inguruko denda eta supermerkatuetan aurkitzea geroz eta ohikoagoa da. Batzuk ordea, enbalatzerakoan plastikoa erabiltzen dute! Horregatik, banbuzko eskuila aukeratzeaz gain, aukeratu enbalatzerako garaian plastikorik erabiltzen ez duen bat! 

5. Hortzetako pastan ere bada aukerarik
Zenbait markak pasta kristalezko ontzietan aurkezten dute eta osagai naturalekin gainera. Hauts formatuan ere badago, aluminiozko ontzietan aurkezten dena. Hemen aukera ezberdinak:

GARBITU ZURE ETXEA PLASTIKORIK GABE
1. Marseilla xaboiaren sei erabilera
-Dutxako plastikoan ontziratutako gela ordezkatu dezake. Mota guztietako azalentzat gomendatua dago, baita sentiberenentzat edo alergiadunentzat ere. Eskuentzat, aurpegirako edo gorputzerako erabili daiteke. Ez du azala lehortzen bere osagaietan dagoen oliba olioagatik. 
-Platerak garbitzeko balio du.
-Arropako orbainak kentzeko balio du. Orbainaren lekua Marseilla xaboiarekin igurtzi. 20-30 minututan bertan utzi eta ondoren urez pasatu. Beharrezkoa balitz bigarren aldiz errepikatu prozesua. 
-Etxeko edozein txoko garbitzeko ere baliagarria da. Horretarako urarekin nahastu eta kito! Etxeko dutxa, gainazalak, lurra... garbi-garbi! 

-Intsektizida natural bezala oso eraginkorra da. Marratu xaboia eta ur beroko bi koilarakadekin nahastu eta esprai botila batean sartu. Landareetan plagekin amaitzeko ere balio du modu honek! Eta noski, esprai botilak kristalezkoak badira are eta hobe! Hemen aukera bat:

-Azkenik, Marseilla xaboiarekin arropa garbitzeko xaboia egin daiteke. Oso erraza eta ekonomikoa da. Ez baita ahaztu behar, ohiko garbigarriek substantzia kimiko ugari dituztela eta hauek gure osasuna kaltetu dezaketela.

2. Etxea garbitzeko bestelako produktuak
Marseillako xaboiaz gain, etxea garbitzeko zenbait alternatiba ekologiko badaude. Gure gustukoena Dicho&Hecho markaren produktuak dira. Mono-dosiak dira, ur berora botatzean desegiten direnak. Ecolabel europar zigilua daramate eta eraginkorrak dira mota guztietako gainazalak garbitzeko, baita ispilu eta kristalak ere. Gainera kartoizko kaxa txikietan ontziratuak datoz. Kartoi horren %90 birziklatua da, eta beste %10 modu jasangarrian kudeatzen diren basoetatik dator. Hemen gainazal ezberdinetakoa, lurra garbitzekoa eta bereziki bainugelarako balio duena, hurrenez hurren.

2. Plastikozko espartzuaren alternatiba ekologikoak
Egin harrikoa modu arduratsuan. Nola? Honako alternatiba ekologikoekin:

3. Hondakinik gabeko sukaldea
-Plastikorik gabe izoztu zure janaria. Izan ere, hondakinak sortzeaz gain, plastikoak gure osasunean eragina du. Gure janaria plastikoan biltzean, honek dituen osagai kutsakorrak pasatzen dizkio. Hemen zenbait alternatiba:

4. Erleen argizariarekin egindako bilgarriak:
Janaria norabait eramateko bildu behar izan ez gero kotoi organikoz egindako oihal hauek oso egokiak dira. Erle argizaria dute gainetik iragazgaitz bihurtzen dituena. Moldagarriak dira elikagaiaren arabera egokitzeko.
 

HONELA EDAN DEZAKEZU PLASTIKORIK GABE
1. Hasi lastotxoekin 
Lastotxoak erabili eta botatzen den plastikozko produkturik erabiliena da eta baita kaltegarriena ere. Hemen
alternatiba, metalezko lastotxoak:

2. Binchotan deitutako iragazkia urarentzat
Botilaratutako ura erosteari utzi nahi badiozu eta iturriko ura edaten hasi onena Binchotan deitutako alternatiba da. Uraren zaporea hobetzen du eta kalitate onekoa bihurtu. Ikatz aktiboko iragazkia da. Honek kloroa gutxitzen du, pH-a orekatu, ura mineralizatu eta iturriko uraren zapore txarra ezabatzen du, urari kaltzioa, burdina eta magnesioa emanez. Bere jatorria japoniarra da eta mendeetan zehar erabili izan da. Ura iragazteko alternatibarik ekologikoena da. Filtro bakoitzak hiru bat hilabete irauten ditu (beti ere erabileraren arabera). 

Hemen aurkezten dizkizugunak alternatiba batzuk baino ez dira, sarean informatu ez gero, ohartuko zara kontu ezberdinetarako hamaika modu eta produktu jasangarri daudela. Beraz, ez dago aitzakiarik! Zain dezagun ingurumena, eta horrekin bide batez, zaindu dezagun gure osasuna (eta poltsikoak ere, luzera dirua aurrezten baita), guztia lotuta baitago. Ez dezagun ahaztu, natura gara!