Planetaren biziraupenerako ezinbestekoak dira jaten ditugun perretxikoak

Planetaren biziraupenerako ezinbestekoak dira jaten ditugun perretxikoak Udazkena da, perretxiko garaia. Batzuk basoetan bilatzen dituzte, beste askok dendetan. Balio gastronomiko eta kultural handia dute gurean, baina ez hori bakarrik. Horiek jaten gozatzen dugun bitartean, ez gara kontziente onddo hauek basoen aniztasunean eta mantentzean duten rolaz, gai baitira aldaketa klimatikora egokitzeko eta honen eragina apaltzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/planetaren-biziraupenerako-ezinbestekoak-dira-jaten-ditugun-perretxikoak/@@download/image/setas-int.jpg
2019/11/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Udazkena da, perretxiko garaia. Batzuk basoetan bilatzen dituzte, beste askok dendetan. Balio gastronomiko eta kultural handia dute gurean, baina ez hori bakarrik. Horiek jaten gozatzen dugun bitartean, ez gara kontziente onddo hauek basoen aniztasunean eta mantentzean duten rolaz, gai baitira aldaketa klimatikora egokitzeko eta honen eragina apaltzeko.
Planetaren biziraupenerako ezinbestekoak dira jaten ditugun perretxikoak

Onddoek ekosistemari eskaintzen dizkion hainbat “zerbitzu” erabakigarriak dira planetaren bizitzarako eta gizakiaren ongizaterako. Perretxikoa onddoaren zati txiki bat da, baina oso garrantzitsua. Hauek okupatzen duten lur zati txiki horretan onddoek basoko ekosistema guztia konektatzen dute “sare sozial” konplexu baten bitartez. Zientzialariek honi “Wood Wide Web” deitzen diote eta sare honek sostengatzen du ikusten dugun mundu zati horren bizitza. Honela, jangarriak diren onddo asko sinbiosian bizi dira zuhaitzekin.

Onddoak eta aldaketa klimatikoa
Onddo hauek zuhaitzen sustraiak estaltzen dituzten hauen ur eta mantenugaien xurgatze gaitasuna hazten du, eta beraz, basoen bizian eta garapenean ezinbesteko rola du.

Aldaketa klimatikoaren testuinguruan zuhaitzek, onddoen laguntzarik gabe, bizirauteko zailtasun gehiago edukiko lituzkete inoiz baino idorragoa den bizi baldintzetan. Onddoak gakoa izan litezke aldaketa klimatikoaren testuinguruan basoak egokitzeko.

Aldi berean, onddoak hauek behar dituzten elikagaiak eskuratze dituzte zuhaitzetatik. Elikagai horiek karbohidratoak dira, zuhaitzek biltegiratzen baitituzte CO2aren (negutegi efektuaren gasa) xurgatzearekin batera. Modu horretan, zuhaitzek aldaketa klimatikoa apaltzen laguntzen duten atmosferaren CO2aren kontzentrazioa murriztuz. Haatik, onddoak dira karbono kantitate horiek basosren zoruan biltegiratzen dituztenak.

Mundu mailako ikerketek ondorioztatu dutenez aldaketa klimatikoa gutxitu litekeela onddoen sinbiosia maila globalera zabalduko balitz. Onddoek gainera, basoen bioaniztasunean ere gakoa dira. Ikerketa hauen arabera, onddo jangarri hauek beste ondo patogenoen aurka babesten dituzten zuhaitzak.

Lurrazpiko sare konexio hau basoaren komunikazio sare bezala deskribatua izan da. Bertatik zuhaitzek baliabideak eta elikagaiak partekatu ditzakete. Landareak elkar “abisatzeko” ere balio du sare honek organismo patogenoen erasoak baldin badituzte. Sare hau espezie ezberdinen arteko kooperazioaren adibide bikaina da, ekosistema bizi dadin.

Eta guk gizaki bezala nola kooperatu dezakegu honetan? Zientziaren arabera basoa kudeatu behar da perretxikoak ekoizteko eta aniztasuna mantentzeko. Ikerketek frogatu dute ongi kudeatutako basoek onddo jangarri gehiago ekoizteko joera dutela basoaren biziraupena bermatuz. Honetaz gain, beharrezkoa da perretxikoen biltzea erregulatzea gizartea hauen garrantzi soeziekonomiko eta ekologikoaz jabetzeko.

Perretxikoak ez dira garrantzitsuak gure ekonomia eta tradizio gastronomikoan soilik, beraien esku dago hein handi batean gure planetaren biziraupena, egun ezagutzen dugun moduan bederen. Horregatik, ezinbestekoa da baliabide natural hau baloratu eta mantentzean, planetak eskertuko digu.