Planetan inoiz erregistratu den tenperaturarik altuena; 54,4 gradu

Planetan inoiz erregistratu den tenperaturarik altuena; 54,4 gradu Kaliforniako Death Valleyn izan da, igandean. Errekor guztiak hautsi ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/planetan-inoiz-erregistratu-den-tenperaturarik-altuena-54-4-gradu/@@download/image/istock-954424442.jpg
2020/08/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kaliforniako Death Valleyn izan da, igandean. Errekor guztiak hautsi ditu.
Planetan inoiz erregistratu den tenperaturarik altuena; 54,4 gradu

Igande honetan Planetak errekor berria hautsi du; inoiz erregistratutako tenperaturik altuena eman da Kaliforniako Death Valleyn, 54,4 gradu. Ez da pozik egoteko moduko errekorra; Death Valley munduko lekurik beroenetakoa izan arren, 2020. urtean bigarren aldiz apurtu du errekorra (aurreko hilabetean ere gertatu zen).

Ikerlariek historiako tenperaturen erregistroak aztertu behar dituzte errekorra baieztatzeko; hain zuzen, 1913. urtean 56,7 gradu erregistratu ziren eremu berdinean, baina datu hau gezurtatu izan dute ikerlariek. Guztiz baieztatu gabeko beste errekor batzuk hauek dira: 55 gradu Tunisian 2013an eta 53,9 gradu Death Valleyn urte berean. 

Dirudienez, igandean erregistratutako datua benetakoa izateko aukera asko ditu, eta horrek kezka sortu du; dudarik gabe, 2020. urtea ezagutu direnetan beroenetakoa izango da, eta bestela, ez ahaztu Artikoan udan erregistratutako 38 graduak.