Planeta salbatu eta ligatu

Pandemian zehar, osasun murrizketen ondorioz, ligatzeko aplikazioen erabilera biderkatu egin zen. Fisikoki gelditu ezin zenez, gehiago hitz egitea tokatzen zen. Hori dela eta, ordutik, norberaren balore eta lehentasunek protagonismo handiagoa hartu dute eta horien artean, baloratuetan ingurumenarekiko kezka da.
Honela, pandemia zehar Tinder-en bitartez sortutako elkarrizketak %20 hazi ziren. Kontaktu esporadiko eta azkar baten promesa desagertu zenean, hitza bilakatu zen protagonista. Hala, baloreak, eta batez ere balore ekologistak joera bilakatzen ari dira. Horregatik, Tinder-i lehian, ekologismoa erdigunean jartzen duten alternatibak sortu dira, horietako bat da GreenLovers.
Kezka ekologikoa duten pertsonek elkar ezagutu ahal izan dezaten sortu zen GreenLovers Espainiar estuan 2021. urtean. Frantziar estatuan berriz, Amours-bio deitutako webgunea dago. Bieak ala biek, Tinder-en antzeko funtzioak dituzte, baina baldintza batekin: "organikoak eta ekologikoak" izan beharra dute ligatzera bertara sartzen direnak. Mota honetako erabiltzaileek aho batez diote "azkenik, norbait ulertzen nauena ezagutu dut".
Ulertuak sentitzen dira eta beste pertsonaren baloreekin sintonian. Abiapuntua hori da eta gero gerokoak! Hori bai, datuek diotenez Tinder bezalako aplikazio klasikoekin alderatuta hitzordu gutxiago lotzen dira leku hauetan, baina horiek kalitate gehiagokoak izaten omen dira.