Planet of the Apes (El planeta de los simios / La planete des singes) **

Planet of the Apes (El planeta de los simios / La planete des singes) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/planet-of-the-apes-el-planeta-de-los-simios--la-planete-des-singes/@@download/image/10p40-1.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Mark Wahlberg, Helena Bonham Carter, Michael Clarke Duncan. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 119 minutu. 
10.zenbakia
Franklin J. Schaffnerren Planet of the Apes maisulana oinarri hartu zuen Tim Burton irudimentsuak remake kaskar hau egiteko. Istorioa 2029. urtean dago girotua. Mezu extralurtar bitxi batek erakarrita, planeta estrainio batera abiatuko da Leo astronauta gaztea. Espazio-ontzia, baina, matxuratu egingo da eta konortea galduko du Leok. Bat-batean, bere harridurarako, tximinoek menderatutako mundu batean esnatuko da. Tim Burton zinemagile finaren pelikularik txarrena da, duda izpirik gabe