Plaka zaharra berri

Plaka zaharra berri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plaka-zaharra-berri/@@download/image/2010922321bartzelona.jpg
2012/12/13
berria
Plaka zaharra berri
Bartzelonan, zehazki Barceloneta auzoan, 36ko Gerran hildako gizon baten omenezko plaka edo oroigarria dago. Ba, ozta-ozta salbatu dute. Hobe esanda, Daniel Cortijo historialari eta auzotarren ekinez eutsi diote. Miquel Pedrola Aragoiko frontean hil zuten eta haren omenez, Sant Miquel kaleari Carrer de Miquel Pedrola izena jarri zioten. Frankistak gailendu zirenean, izen hori estali egin zuten. Plakaren gaineko etxearen fatxadak konpondu berri dituzte eta agerian geratu da oroigarri zaharra. Hura kentzekotan izan dira, baliorik ez zuela pentsatuta, baina azkenerako eusti egin diote. Falangekoek, Internet bidez, plaka kentzeko mehatxua egin dute.