Pixoihalak lanerako

Pixoihalak lanerako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pixoihalak-lanerako/@@download/image/2009941786Pixoihalak_lanerako.jpg
2012/12/13
berria
Pixoihalak lanerako
Ezinaren ezinaz pixak eskapo egiten dienean galtzak ez bustitzeko, pixoihala erabili beste erremediorik ez dute Txileko Santa Isabel izeneko supermerkatu kateko kutxazainek. Sindikatuek salatu dutenez, langileak bederatzi orduz jarraian lan egitera behartzen dituzte bertan; mugitu gabe eta, beraz, komunera joateko aukerarik gabe. Jabeak guztia ukatu duen arren, boikoterako deia egin dute dagoeneko.