Oharra: Pixarren azken lanarekin hunkitu egingo zara!

Oharra: Pixarren azken lanarekin hunkitu egingo zara! Pixar faktoriaren lan berri bat ikustera goazen bakoitzean, osasun zerbitzukoei ohar bat jartzea gomendatuko genieke: " Adi! Negar egiteko aukera asko izango dituzu!" 'Kitbull' izeneko azken lan honekin, bihotza urtu eta begiak hezetu egingo zaizkizula ohartarazten dizugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pixarrek-lortu-du-berriro-ere-kitbull-film-labur-berriak-hunkituko-zaitu/@@download/image/1366_2000.jpg
2019/02/22
albiste-laburra

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre 

Pixar faktoriaren lan berri bat ikustera goazen bakoitzean, osasun zerbitzukoei ohar bat jartzea gomendatuko genieke: " Adi! Negar egiteko aukera asko izango dituzu!" 'Kitbull' izeneko azken lan honekin, bihotza urtu eta begiak hezetu egingo zaizkizula ohartarazten dizugu!
Oharra: Pixarren azken lanarekin hunkitu egingo zara!

'Kitbull' izeneko azken lan honek, sekulako leuntasuna eta batez ere arima erabiliz, katutxo bat eta pitbull arrazako txakur baten -hortik izenburua- inguruko istorio xume bat erakutsiko dizkizu, hori bai, atzean, animaliekiko dugun jarrera zapaltzailea eta krudela islatu nahi izan duelarik Rosana Sullivan egileak.

Baina horrelako kasuetan hitzak soberan egoten direnez, onena ikus dezazun izango da: