Pixar-en historiako lehenengo musu homosexuala "Lightyear" pelikulan ikusi ahal izango da

Pixar-en historiako lehenengo musu homosexuala "Lightyear" pelikulan ikusi ahal izango da Animaziozko ekoizpena ekainean estreinatuko da eta bi emakumeren arteko musua izango du, erakundeko exekutibo batzuk eszena zentsuratzen saiatu baziren ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pixar-en-historiako-lehengo-musu-homosexuala-lightyear-pelikulan-ikusi-ahal-izango-da/@@download/image/lightyear-disney-pixar-1392x783.jpg
2022/03/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Animaziozko ekoizpena ekainean estreinatuko da eta bi emakumeren arteko musua izango du, erakundeko exekutibo batzuk eszena zentsuratzen saiatu baziren ere.
Pixar-en historiako lehenengo musu homosexuala "Lightyear" pelikulan ikusi ahal izango da

Pixar polemika berri baten protagonista izan da. Jakin berri denez, laster estreinatuko den Lighyear pelikulako eszena bat zentzuratzen saiatu dira erakundeko exekutibo batzuk. Dirudienez, bi emakumeren arteko musua kentzeko eskatu zuten familia kutsuko pelikula dela argudiatuz. 

Alabaina, Disney-ko langile batzuk (Pixar Disney-rena baita) zentsura hori ekiditeko protestak egin zituzten eta azkenik, musu homosexuala bere horretan geratuko da. Langileek salatu dute erakundeak sekulako apatia erakusten duela LGTBIQ+ komunitatea defendatzerako garaian. 

Lighyear pelikula, Toy Story-n, jada klasikoan, agertzen zen Buzz Lighyear astronautaren istorioaren ingurukoa da. Honen jatorria erakutsiko du.