Pitoia DVD irakurgailuan

Haserre al zaude gurekin? Horixe galdetu zion Samsung konpainiako bezeroentzako arreta zerbitzuaren arduradunak Sheila Himmerick izeneko emakumeari. Sheila Himmerick AEBetako Missouri estatuan bizi da, eta DVD irakurgailua konpontzera bidali zuenean, ez zekien metro bateko pitoi sugea zegoenik DVD-aren barruan. Samsung konpainiako teknikariak ere zur eta lur geratu ziren DVD-a ireki zutenean eta sugea gordelekutik atera zenean. Antza, Samsung-eko langileari ez zitzaion ezer hoberik bururatu galdera zozo hori baino: "Haserre al zaude gurekin?".