Pitilinarekin sinatu!

Pitilinarekin sinatu! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/11
albiste-laburra
Pitilinarekin sinatu!
Jared Hyams australiar gazteari kristoren ideia iruditu zitzaion dokumentu ofizialak pitilin formadun irudiarekin sinatzea. Han-hemenka barre egiteko egin zuela dio, eta urtebetez erabili ondoren, beste irudi barregarriagoren batengatik aldatu nahi omen zuen. Bada justiziari ez zaio hain barregarria iruditu, eta bost urtez luzatu den auziaren ostean, ez diote arrazoirik eman Hyamsi, eta nortasun agiritik, gida baimenetik eta unibertsitateko txarteletatik pitilina ezabatu beharko du.