Pisu turistikoak debekatu dituzte Amsterdameko erdigunean

Asteburu honetan turismo masiboaren aurkako borrokan garaipen garrantzitsua lortu dute Amsterdameko biztanleek; hemendik aurrera, erdiguneko hiru auzoetan (Burgwallen-Oude Zijde, Burgwallen-Nieuwe Zijde eta Grachtengordel-Zuid) debekaturik egongo da Airbnb bezalako plataformen bitartez turismorako alokairu pribatuak ezartzea. Horrekin batera, dagoeneko martxan dauden alokaituek ezingo dute urtean 30 egun baino gehiagoko eskaintzarik egin (neurri hau dagoeneko urtebete izan dute indarrean).
Herbehereetako hiriburuko biztanleek pozez hartu dute garaipena; bertako udalaren datuen arabera, aipatutako auzoetako bizilagunen %75 zeuden neurriaren alde (milioi bat lagun inguru). Hain zuzen, turismoak masifikatutako munduko beste eremuetan bezala, Airbnb bezalako plataformak prezio igoeren eta etxebizitza duina topatzeko zailtasunen eragile zuzentzat hartzen dira. Baina Amsterdamen masifikazioa kontrolpean izango dute hemendik aurrera; martxan dauden alokairu guzti guztiek lizentzia izan beharko dute, eta neurriak betetzen ez dituen apartamentu turistikoak 20.000 euroko isuna ordaindu beharko du.
Amsterdamen egun aktibo dauden apartamentu turistikoak, soilik Airbnb plataforman.