"Pista prest dago!", uztaileko GAZTEZULOn

Antton Etxeberria eta bere adiskideak Internetek egin ditu ezagun. Freeridean ibiltzen dira bizikleta gainean, eurek beraiek prestatutako bideetan behera jauzika. Bideo ikusgarri bat baino gehiago grabatu eta igo dute YouTubera, eta Sareak egin du beste dena. 'Pista prest dago' sonatuan txapela buruan eta pala lepoan ageri den tipoa dela esanda, oraindik despistatua zebilenak ere honezkero jakingo du nor den uztaileko GAZTEZULOn protagonista.
Donibane Lohitzunekoa den arren, azken urteetan askoz denbora gehiago pasatu du Antton Etxeberriak Ibardineko maldetan barrena, nekaezin. Orain dela sei bat urte, 20 zituenean, deskubritu zuen bizikleta gainean libre ibiltzearen plazera: bideak lehenik buruan irudikatu, ondoren eraiki eta azkenik bi gurpilen gainean probatzea.
Ibardineko azken bentan bildu gara mahai baten inguruan. Furgoneta zurian heldu da eta, kafearen ostean, furgoneta zurian eraman gaitu basoan prestatuta duten pista oineraino. Pinuz eta iratzez betetako paraje hauetan grabatu zuten Pista prest dago, YouTuben sekulako arrakasta izan duen 9 minutu eta 39 segundoko laburra. Gutxik dakite, ordea, bide hori euren irudimenean besterik ez dagoela. "Non dago jaitsiera hori?!, galdetzen digu jendeak. Inon ez, gure buruetan". Lehenik imajinatu egin zuten, eta, ondoren, puskak batu: Larrunen hasi, Ibardinen ondoren, segi Urdazubin, eta Jaizkibelen amaitu. Kirol hau maite duten guztiengana iritsi da proiektua, munduko bazter guztietara, "eta orain denek etorri nahi dute Euskal Herrira!".
Urtetako lanaren uzta orain jaso dutela kontatu digu Etxeberriak, eta honetan segitzeko gogoa dutela. Berak eta Alexek Azkaineko lagunak erakustaldia egin digute elkarrizketa hornituko duten argazkietarako; edonor kikiltzeko modukoa da hauetako salto bat bertatik bertara ikustea, lur hartzen entzutea eta abiadura sentitzea.
Antton Etxeberriarekin izandako elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzu, eta kultura, sexu, Internet nahiz kirol alorreko beste kontu askoren berri ere izan nahi baduzu, badakizu, ostiral honetan uztailak 1 GAZTEZULO kioskoan!!!