Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu 22. KORRIKAk

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu 22. KORRIKAk Omenaldi-ekitaldia Gure Zirkuan gauzatuko da urtarrilaren 7an 19:00etan, Tolosan. Gure Zirkuaren mundu magikoaren barruan, hain justu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pirritx-porrots-eta-marimotots-pailazoak-omenduko-ditu-22-korrikak/@@download/image/pirritx-porrotx-marimotox.jpg
2021/12/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Omenaldi-ekitaldia Gure Zirkuan gauzatuko da urtarrilaren 7an 19:00etan, Tolosan. Gure Zirkuaren mundu magikoaren barruan, hain justu.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu 22. KORRIKAk

22. KORRIKAren aurkezpenean esan zen bezala, edizio honek Pirritx, Porrotx eta Marimotots omenduko ditu “beren ibilbidean euskararekiko adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik; eta orainaldiari eta etorkizunari begira dauden eragileak direlako". Hala, KORRIKAk omenaldi-ekitaldi bat eskainiko dio pailazo taldeari, Gure Zirkua-rekin elkarlanean.

Ekimena urtarrilaren 7an izango da, iluntzeko 19:00etan, egun horretarako Gure Zirkuak izango duen Tolosako karpan. Omenaldia bera zirkuko espektakuluan txertatuko da, "eta erabat integratuta egongo da trapezista, malabarista eta pailazoen izpirituarekin" dio Asier Amondok, KORRIKAren arduradunak. "Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots betidanik izan dira oso eragile aktibo; eta hori dela eta, ezin dugu irudikatu beraiek omentzeko bestelako modurik".

Ekitaldirako sarrerak KORRIKAren webguneko online denda eskuratu ahalko dira, abenduaren 9an, 10:00etatik aurrera. 

Bestalde, ekimena iragartzeko KORRIKAk bideo bat argitaratu du, Pirritx Porrotx eta Marimotots beraien eta Iker Galartza Gure Zirkuaren zuzendariaren parte hartzearekin. Bideoa ikusgai dago AEKren sareetan.

34 urteko ibilbidea
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots) osaturiko pailazo taldea 34 urte dabil Euskal Herriko plaza eta agertokiak alaitzen. Ibilbide horretan, eta bestelako baloreren artean, euskararen transmisioa landu dute bereziki.