Piropo lehiaketa, abian

Piropo lehiaketa, abian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/piropo-lehiaketa-abian/@@download/image/20103108321Loreak.jpg
2012/12/13
berria
Ordiziako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu du VI. Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa. Piropoak martxoaren 26a baino lehen bidali behar dira ebpn@ordizia.org e-posta helbidera edo Euskara zerbitzura: Kale nagusia 26, 20240 Ordizia. GAZTEZULOtarrok muturra sartu dugu ekimen honetan, izugarri gustatzen zaigulako neska eta mutilatan ibiltzea.

Piropoak e-mailez bidaliz gero, bi fitxategi bidali behar dira. Batean piropoa baino ez da idatzi behar eta 'esamoldea' izena izan behar du fitxategi horrek; beste fitxategian -'egilea' izena izan behar du- idatzi duenaren datu pertsonalak idatzi behar dira (izen-abizenak, adina, telefono zenbakia, helbidea eta lanaren lema). Eskuz idatziz gero, piropoaren orrian ez da egilearen daturik agertu behar. Datu pertsonalak kartazal itxi batean jarri behar dira.
Parte hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dituzte: Ordiziako ikastetxeetako 14 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak, Ordiziako ikastetxeetako 16 urtetik gorakoak eta Ordiziatik kanpoko parte hartzaileak. Hainbat opari emango dizkiete piropo onenak egiten dituztenei.