Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl ***

Barbossa itsaslapurrak Elizabeth ederra bahitu egin du. Gauzak horrela, Will Turner gazteak eta Jack Sparrow kortsarioak indarrak elkartuko dituzte neska askatzeko. Norrington komodoro ankerraren ontzia ere Barbossaren bila abiatuko da. Ilargi beteko gauak zur eta lur utziko ditu guztiak, ostera. Itsaslapurrak madarikazio baten biktima baitira. Urrea lapurtzera eta itsasoz-itsaso nabigatzera kondenatzen dituen madarikazio zital baten biktima, hain justu. Eta, itxura guztien arabera, Elizabeth ausartak du Barbossa kapitainaren eta haren aginduetara dauden piraten betiko atsedenaren giltza. Abentura, umorea eta erromantizismoa fintasunez uztartzen dituen film atsegina da. Krispeta tona batekin gozatzeko modukoa.