Piraten kontzerturako sarrerak ditugu!

Donostiako piratek 5 urte beteko dituzte aurten. Hori ospatzeko, aurtengo jaietan kontzertu handia antolatu dute. Abuztuaren 11n, Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeak bilduko dira Trinitate plazan; eta guk, bost sarrera ditugu zozketatzeko. Kontzertura musutruk joan nahi baduzu, GAZTEZULOri sarrerak eskatu eta kitto!
Abuztuaren 11n izango da Piraten kontzertua Trinitate plazan. Berri Txarrak, Etsaiak eta Instep taldeak dohainik entzuteko eta ikusteko aukera duzu! Bidali eskaera eta zure datuak info@gaztezulo.com helbidera. Zure izen-abizenak, herria, adina eta harremanetarako telefonoa edo e-maila behar ditugu; eta mezuan, pirata zaren edo ez jakin nahi dugu!
Kontzertuaz gain, beste hamaika ikuskizun eta ekintza prestatu dituzte auren Piratek. Eta guztietan parte hartzera gonbidatuta zaude!
Abuztuak 11, larunbata
Piraten kontzertua - 5. urteurrena
20:00etatik aurrera: Berri Txarrak + Etsaiak + Instep.
Abuztuak 13, astelehena
Jai Herrikoien alde ABORDAIARA!
13:00: Baltsen muntaketa
13:30: Bazkari Pirata!
17:00: Abordaia!
19:00: Kalejira Kontxatik Alde Zaharrera Txortimes elektrotxarangak lagunduta.
Abuztuak 14, asteartea
Altxorraren Bila, 17:00etatik aurrera
Abuztuak 16, osteguna
Piraten jolasak, 16:30etatik aurrera.
11:30-14:30: umeentzako puzgarriak...
Abuztuak 19, igandea
Irrikitaldia, 17:00etatik aurrera.