Piraten 5. Musika Lehiaketaren finalerdiak prest dira

Lehiaketara aurkeztu diren 25 taldeen artean bederatzik igaro dute lehen hautapen proba, eta finalerdietara iritsi dira. Horretarako, datozen hiru asteburuetan kontzertuak eskainiko dituzte Donostiako hiru aretotan, eta epaimahaiaz gain, ikusleek ere aukeratu ahal izango dute beren talderik gustukoena. Garaileek Aste Nagusiko Piraten Egunean oholtza gainera igotzeko aukera izango dute.
Donostiako Piratek antolatzen duten Musika Lehiaketaren 5. edizioa da aurtengoa, eta urtez urte izandako joerari jarraiki, aurten ere ohi baino talde gehiagok eman dute izena. Orotara 25 izan dira, eta epaimahaiak lehen aukeraketa egin du dagoeneko: Donostialdeko bederatzi talde dira.
Orain finalerdiak egin behar dituzte. Ekainaren 8an, 15ean eta 22an izango dira, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean, Groseko Kortxoenea gaztetxean eta Añorgako Zine Zaharrean, hurrenez hurren. Dena den, talde bakoitzak horietako batean jotzeko aukera izango du, ez denek hiruretan.
Irabazleak bi modutara aukeratuko dira. Batetik, kontzertuak ikustera hurbiltzen diren ikusleek boza emateko aukera izango dute, eta hortik irtengo da lehen taldearen izena. Bestetik, epaimahaiak beste bi talde hoberenak hautatuko ditu. Orotara, beraz, hiru taldek izango dute Donostiako Aste Nagusian, Piraten Egunean, jotzeko aukera.
Lehenengo finalerdia
Non: Intxaurrondoko Letaman Gaztetxean
Noiz: Ekainaren 8an, ostirala, 20:30ean
Taldeak:
Margot donostiarrak, pop/rocka egiten dute
Tacumah Reggae Band donostiarrak, reggae musika egiten dute
Bigarren finalerdia
Non: Groseko Kortxoenea Gaztetxean
Noiz: Ekainaren 15ean ostirala, 20:30ean
Taldeak:
Behatxeroja hernaniarrak, punk rocka jotzen dute
On donostiar rockeroak
The Amendoins donostiarrak, rock musika egiten dute
Hirugarren finalerdia
Non: Añorgako Zine Zaharrean
Noiz: Ekainaren 22an, ostirala, 20:30ean
Taldeak:
Flattened Frogs Massacre urnietarrak, hardcore/metal estilokoak
Hilotz lasartearrak, thrash metalaren maisuak
Morphina donostiarrak, rock musikariak
Saia oiartzuarrak, nu-metal estiloa jotzen dute
Larunbat honetan, gainera, ekainak 9 koadrilak berotzeko eguna antolatu dute Donostiako Piratek Antiguo auzoan. Koadrila bazkaria, jolasak, musika eta sorpresak ez dira faltako. Zoaz ongi pasatzera!

Finalerdiak

Kuadrilen eguna