Piper egitea zailagoa

Piper egitea zailagoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/piper-egitea-zailagoa/@@download/image/30p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Hemendik aurrera ikastetxeetan, irakasleek ez dute zerrenda pasatu beharko, inork piper egin ote duen jakiteko. Marseillako institutu batean, ikasleak eskolara joan diren ala ez jakiteko, sistema digital aitzindaria jarri dute abian: barra kode batek (dendetako produktuetan jartzen dituztenak bezalakoa) kontrolatzen du zein ikasle dauden gelan. Ikasleei kopetan etiketa jartzea izango al da hurrengo urratsa?