PinuPoteo

Euskal Herrian poteozaleak garela ez da sekretua; astean zehar edo asteburuan. Edozein momentu egokia da lagunekin bildu eta gure herriko alde zaharretik poteatzeko. Koadrila handietan, edariak eskatzeko edo apuntatzeko ordua astuna izaten da. Batez ere, boligrafoa eta papera falta direnean. Aplikazio honekin poteoa errazagoa izango da, eskatu beharrekoen zerrenda osatu eta gordetzeko aukera eskaintzen baitu, hurrengo tabernarako prest edukitzeko. Gainera, prezioak aplikazioaren datu basean gordeta daude, eta horiek zuen ohiko tabernakoen berdinak ez badira, ez larritu: eskuz aldatu eta gorde daitezke.