Pinocchio **

Pinocchio ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pinocchio/@@download/image/28p44-5.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Roberto Benigni. Aktoreak: Roberto Benigni, Nicoletta Braschi, Carlo Giuffre. Generoa: komedia. Herrialdea: Italia / Frantzia / Alemania. Urtea: 2002. Iraupena: 108 minut
28.zenbakia
Carlo Collodi idazlearen ipuin hilezkorraren zinema egokitzapen hanpatua dakarkigu oraingoan Roberto Benigni italiarrak. La vita e bella gazi-gezaren zuzendariak berak jokatzen du, gainera, Pinocchioren rola filmean. Nicoletta Braschi –Benigniren emaztea- zozoak, aldiz, maitagarri urdinarena egiten du. Italian ikusleak gatibatu zituen arren, zinema kritikariek gupidarik gabe egurtu zuten filma. Dante Spinotti argazki zuzendariaren lan dotorea da, apika, ekoizpen kaskar honetatik salba daitekeen gauza bakarra. Erdipurdikoa, benetan.