Pila ekologikoak

Pila ekologikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pila-ekologikoak/@@download/image/201112123840gadget_earthcell.jpg
2012/12/13
berria
Momentuz proiektu besterik ez diren arren, Kickstarter-ek EarthCell izeneko pilak sortu ditu. Hauen fabrikaziotik ez da hondakinik eratortzen, iraupen luzeagoa dute eta eskaintzen duten energia-prezio proportzioa orain artekoa baino askoz hobea da. Gainera, edukiontzi bat ere badakarte, zeinetan erabilitako pilak gorde ditzakegun, ondoren, dohainik, enpresari bueltan bidaltzeko. Haiek arduratuko dira ale bakoitza behin eta berriz kargatzeaz eta zaharkituta dauden horietatik pieza solteak atera eta berrerabiltzeaz.