Pikor taldearekin kale antzerkia Tolosan

Atsoak dantzan lana ikusi ahalko da irailaren 2an
Iluntzeko zortzietan emango zaio hasiera ikuskizunari Tolosako Euskal Herria plazan. Pikor Taldeak duela hilabete gutxi estreinaturiko antzezlana emango du.
Adineko bi emakumek zahar-etxetik ihes egitean hasten da istorioa. Gurpildun aulkiak hartu eta txundituta dabiltza hiriko kaleetan zehar. Zahar etxeko zaindariak euren bila dabiltza, baina erabakia hartua dute: ez dira gehiago bazter batean utzitako trasteak izango. Eta itxuraz ahulak eta xarmangarriak izan arren sekulako anabasa sortuko dute doazen lekura doazela.
Aske sentitzearen ondorioz indarberrituta euren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte ikusleen begien aurrean. Gainera euren adina dela eta ikusleen laguntza beharko dute hainbat gauza egiteko. Zahar etxeko arduradunek hiri guztitik jarri dituzten kartelek diotenaren arabera arriskutsuak izan daitezke, baina eurak ez dute itsasoa ikusi besterik nahi.
Thelma & Louise nagusitxo hauen istorioa oraindik ere ametsak dituzten adineko pertsona zoriontsuei eginiko omenaldia da. Eta libertimendua ekarriko du Tolosako plazara..