Pietrapertosa

Pietrapertosa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/11/16
albiste-laburra
Pietrapertosa
Italiako Potenza probintzian dagoen herri txikia da. 1.314 biztanle ditu, etxe baxuetan bizi direnak. Leku ederra da bizitzeko, baina horretarako ez dago aukera handirik. Izan ere, Basilikatako Dolomitetan 1.100 metroko altueran kokatuta dagoen herria harkaitzen gainean eta harkaitzez ingururatuta dago, eta ezinezkoa da eraikin gehiagorik altxatzea. Herriak izenean darama nortasuna, ‘pietrapertosa’ hitzak harkaitzean egindako zuloa esan nahi baitu. Herriak ez dauka gida turistikoetan agertu ohi diren monumentu ikusgarririk, osotasunean baita toki ikusgarria.