Pierre Petit erretratugile famatuaren argazkiak, aldi baterako Zarautzen

Pierre Petit erretratugile famatuaren argazkiak, aldi baterako Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pierre-petit-erretratugile-famatuaren-argazkiak-aldi-baterako-zarautzen/@@download/image/petit-autorretr_1367224490.jpg
2013/04/29
berria
Photomuseumek XIX. mendeko argazkilari frantses sonatuak garaikide zituen idazle eta artista ospetsuei egindako erretratuak hartuko ditu ‘Aurpegi entzutetsuak’ erakusketan, apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitarte.


Frantzia hegoaldeko Aups herrian jaio zen 1831ean eta dagerrotipista gisa ekin zion bere ibilbide fotografikoari. Hainbat urtez Disderiren estudioko laguntzaile taldean aritu zen, harik eta 1858an bere enpresa sortu zuen arte.
Erretratugile aparta, Pierre Petit-ek Galerie des illustration contemporaines delako argazki bilduma osatzeari ekin zion 1860an, garaiko idazle eta artista famatuen irudiak bilduz. Gerora osatuko zuen La Galerie des hommes du jour bildumaren aurrekaria izan zen: 1.500 argazkiz eta ohar biografikoz hornitutako pertsonaia ezagunen panteoia.

Hain justu, lan itzel haren lagin bat da Zarauzko Photomuseumek dakarrena. Apirilaren 30etik maiatzaren 5era bitarte bisita daitezke argindarra lehen aldiz erabili zuen erretratugile honen lanak.